PEFC

Grupo Basañez taldeko enpresa guztiak, PEFC (PAN EUROPEAN FOREST CERTIFICATION) sistemari atxikita daude. Sistema hori, 1998. urtean sortu zen, basogintzako sektore pribatuko borondatezko ekimen gisa, eta Helsinkin (1993) eta Lisboan (1998) izandako Ministro arteko Biltzarretatik ondorioztatutako irizpideak eta adierazleak (Europako basoak babesteko) ditu oinarri. PEFC sistemak, nazioko ZIURTAPEN sistema konparagarriak ezartzeko eta Europako herrialdeen artean aitortzeko esparrua ematen du.

  • Basoetako baliabideak iraunarazi eta garatzea, bai eta karbonoaren ziklo globalari egiten dioten ekarpena ere.
  • Basoetako sailen bizitasuna eta osasuna iraunaraztea.
  • Basoen ekoizpen-zereginak iraunarazi eta euren balioa handitzea.
  • Dibertsitate biologikoa iraunarazi, zaindu eta garatzea.
  • Basogintzan babes-zereginak behar bezala iraunarazi eta garatzea.
  • Basoek gizarteari ematen dizkioten gainerako zereginak eta baldintza sozioekonomikoak iraunaraztea. 

Zura eraldatzeko industriak erabili ohi duen zura, iraunkortasun-irizpideen arabera kudeatutako basoetatik datorren egiaztatzen duen mekanismoa da zaintza-katea ziurtatzea. Basoen Kudeaketa Iraunkorraren Ziurtapenaren ondorengo etapa da, eta erosten dugun produktuaren jatorria ezagutzeko prozedura beharrezkoa da.

















GRUPO BASAÑEZ

Maderas Basañez S.L.
Cif. B-95273421
Laminados Basañez S.L.
Cif. B-48448864
Basañez Timber Industry S.L.
Cif. B-95128880
Dirección fabricas y comercial:
Bº Gorosibay s/n
48960 Usansolo-Galdacano
Vizcaya – España
Oficina central y dirección fiscal:
Barroeta Aldamar 6 – 1º
48001 Bilbao
Vizcaya - España