|
Grupo Basañez taldeak, zur-industriari dagokionez, hiru enpresa hauek ditu: Maderas Basañez, S.L. - Zerratokia, 1982an sortua, urtean Intsinis pinuko 40.000 M3 arteko edukiera duena. Haietatik ehuneko handi bat, Euskal Herrian ditugun mendien ustiapenetik irteten da. Laminados Basañez, S.L. - 1991n eratutako enpresa. Urtean 7.000 M3 arteko produkzioa du eta Intsinis pinuaren eta haritz gorriaren goi-mailako kalitatezko zurezko profil ijeztuak ekoiztea du jarduera nagusi - leihoak eta ateak fabrikatzeko erabiltzen direnak.
Basañez Timber Industry, S.L. - Berriki eratutako enpresa (2002), goi-mailako kalitateko Intsisnis pinuzko taula listoituak egiten espezializatua. 5.000 m2-ko lantegia du, baita merkatuko makineriako azken teknologiak ere, eta horri esker, produktuak, bezero bakoitzari egokitutako neurrietan eta kalitate desberdinetan hornitzen ditugu.
|