Intsinis Pinua
Pinus radiata (D. Don), "Intsinis pinua" bezala ezagutu ohi dena, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldekoa da jatorriz, Kaliforniakoa, hain zuzen. XIX. mendearen erdialdean sartu zuten Euskal Herrian, eta bikain moldatu zen bertoko klimara eta lurzorura, eta, gainera, bere jatorriko eskualdean baino gehiago eta azkarrago hazi zen.
Taxonomikoki, horrela sailkatzen da:
Ordena: Konifero-zuhaitzak
Familia: Pinazeoak
Subgeneroa: Diploxylon
Jatorrizko herrialdea: AEB, Kalifornia
Intsinis pinuaren zurak oso ezaugarri tekniko onak ditu zelulosa-industriarentzat, batez ere, bere zuntz luzeagatik; kartoiak, kartoi meheak eta erresistentziako paperak fabrikatzeko erabili ohi da. Halaber, zur-industrian eta etxegintzan hedatu da aise bere erabilera.
Gaur egun, Intsinis pinuez landatutako 160.000 hektarea inguru daude Euskal Herrian, batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta pinudi horiek zuraren industri horniduraren % 90 ingururen euskarri dira.
INTSINIS PINUAREN EZAUGARRIAK
|
Ezaugarria |
Azalpena |
|
Kolorea |
Zurgiharra, apur bat gaztainkara eta zurgizena, zuri-horixka |
|
Adabegiak |
Osasuntsuak ohi dira, sendoak, gaztaina-kolore iluna dutenak |
|
Haziera-eraztuna |
Urtero, 6-7 mm-ko haziera-zabalera |
|
Zuntza |
Zuzena, muinetik gertuko eraztunetan izan ezik |
|
Ehundura |
Homogeneoa eta leuna |
|
Usaina |
Arinki erretxinaduna |
|
Dentsitate Nominala |
12 % |
|
Uzkurdura |
Egoera berdetik hezetasun-edukiaren % 0ra |
|
Tangentziala |
7,0% |
|
Erradiala |
4,2% |
|
Bolumetrikoa |
11,2% |